Sozietate anonimo

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Enpresa mota ezberdinak ulertzeko bideoa.

Sozietate anonimoa[1] edo baltzu anonimoa (SA)[2] kapitala titulu edo akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten baltzu kapitalista da. Titulu edo akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten titulu edo akzioen kopuruaren arabera. Aldi berean, bazkide bakoitzaren erantzukizuna titulu edo akzio horien baliora mugatzen da, bere nortasuna eta titulu edo akzio horietaz gainera duen ondarea kontuan hartu gabe eta hortik dator anonimo izendapena. Baltzu anonimoa enpresa batek har dezaken egitura juridikoetako bat da, kooperatibekin, erantzukizun mugatuko baltzuekin eta beste zenbaitekin batera. Akzioetan banatzen direnean akzio-sozietateak dira.

  1. Euskalterm: [Kontabilitatea eta Auditoretza Hiztegia] [2022]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search